Euskal Herria Aintzindari

Euskal Herria Aintzindari

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitzegiten ez dutelako baizik
 
Página principalWebCalendarioFAQBilatuIzenpetuKideakErabiltzaile taldeakLogin

Comparte
 

 [Albiste Berexia] 300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara

Ir abajo 
EgileaMezua
Aintzindari
Admin
Admin
Aintzindari

Mezu kopurua : 520
Age : 36
Kokagunea : http://euskalherria-aintzin.forumeu.net/
Registration date : 02/03/2008

[Albiste Berexia] 300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara Empty
MezuaGaia: [Albiste Berexia] 300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara   [Albiste Berexia] 300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara Icon_minitime2008-10-19, 22:27

300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara

Hondarribiko arrantzaleek inoiz arrantzatu duten eta Kantaurin “gogoratzen“ den handiena da. Itsas Eder arrantzontziko marinelek harrapatu dute.

300 kilo inguruko hegalabur edo atungorria harrapatu du Hondarribiko (Gipuzkoa) Itsas Eder itsasontziak, Hondarribia bertatik 27 bat miliatara. La Bacaladera enpresak jakinarazi duenez, Hondarribiko arrantzaleek inoiz arrantzatu dute hegalaburrik handiena da, eta, halaber, Kantaurin “gogoratzen“ den handiena.

Itsas Eder ontzian daramate Hondarribiko kai aldera, eta soto berezi bat atondu behar izan dute hegalaburra behar bezala garraiatzeko. Ondorioz, 16 laguneko eskifaiari lan handia ematen zaiola azaldu dute. Eugenio Elduaien Gipuzkoako Kofradien Elkarteko presidentea da Itss Eder ontziko patroia.

Enpresako iturriek agertu dutenez, astelehen goizaldean aterako dute 300 kiloko hegalaburra enkantera Hondarribiko lojan.

Hondarribiko arrantzaleen kofradiak uko egin zion 30 kilotik beherako atungorriak harrapatzeari, espeziearen eta arrantzaren iraunkortasuna bermatzeko. Orain 300 kilokoa arrantzatzea erabaki eta jarrera horren saritzat hartu dute.



Informazio iturria: http://berria.info/

_________________
Facebooken badugu topaketa gunea: https://www.facebook.com/pages/Aintzindariinfo/389316547806962
Anima zaitezte eta izenpetu hemen klikatuz:
http://euskalherria-aintzin.forumeu.net/profile.forum?mode=register

[Albiste Berexia] 300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara Sinadu11
Gora itzuli Ir abajo
Erabiltzaile profila ikusi http://euskalherria-aintzin.forumeu.net/
 
[Albiste Berexia] 300 kiloko hegalaburra harrapatu dute Hondarribitik 27 miliatara
Gora itzuli 
Orria: 1/1

Permisos de este foro:Foro honetan ezin duzu gairik erantzun
Euskal Herria Aintzindari :: Ongi etorri forora :: Azken albisteak-
Aldatu: